KOLABORATZAILEAK

Hemeroteka

Zer da Ttap?

Doako euskarazko lehen aldizkari multimedia da Ttap, eskuko telefonoetan ikusteko pentsatua. Elkarrizketak eta erreportajeak dira aldizkariaren zutabe nagusia eta bideo, audio zein testu formatuetan kontsumitzeko aukera eskaintzen du, erabiltzaile bakoitzaren gustu eta beharretara egokituz. Gertuko gaiak lantzen ditu kolaboratzaile sare handiarekin batera. Aplikazio bidezko aldizkaria da eta asteroko maiztasuna du; ostiralero zenbaki berria egoten da deskargagarri.

Nortzuk gara

Ttap aldizkari digitala Goiena Komunikazio Taldearen hedabidea da. Debagoienean kokatuta dagoen kooperatiba da Goiena, euskaraz jarduten du eta bost hedabidetan banatzen du jarduna: Goiena Telebista, Goiena aldizkaria, Puntua aldizkaria, Goiena.eus ataria, Arrasate Irratia eta Ttap eta Zut aldizkari digitalak.
Goiena Komunikazio Taldea 2000. urtean sortu zuten Debagoieneko euskara elkarteek, bailarako euskarazko komunikabideak indartzeko eta garatzeko asmoarekin. Elkarteek kooperatiba bat bultzatu zuten, bertan eskualdeko udalak eta Goienako langileak integratzeko asmotan. Urte hauetan guztietan garapen handia izan du.

Sariak

Rikardo Arregi saria
2019. urtean, Rikardo Arregi sariketako Komunikazio Saileko saria irabazi zuen Ttap aldizkariak. Euskarazko lehen aldizkari digital multimedia izatea, askotarikoak biltzen dituena, formatu multimedian eta digitalera egokitzeko bidean euskarazko kazetaritzari esparru eta aukera berriak irekitzen dizkion proiektua izatea, elkarlanari zukua ateratzen diona eta aro digitaleko esparru ugari uztartzen dituena; merezimendu horiek azpimarratu zituen epaimahaiak.