Umeentzako jantziak eta osagarriak

Marka: Amuki

Beste askoren moduan, Miren Maizen proiektuaren lehen hazia pandemian erein zuten. Maizen amak bazekien josten, eta hari begira pasa zituen ordu asko txikitan. Konfinamenduan erabaki zuen josteko makina erabiltzen ikastea, eta amaren laguntzarekin hasi zen josten. Hasieran, arropak konpontzen.

Umeentzat

Izeba izango zela jakin zuenean, iloba txikiarentzako arropak eta osagarriak egiten hasi zen, eta gaur egun horiek dira Amukiren ezaugarriak. Etxeko txikienentzako arropak eta osagarriak egiten ditu: petoak, adur-zapiak, arbelak, galtzak, txupeteak zintzilikatzekoak, mototserako zintak…

Etxean duen tailer txikian egiten ditu horiek guztiak, eta azokaz azoka ibiltzen da saltzen.