Aste honetako errezeta: Txokolate-biribilkiak

OSAGAIAK
· Moldeko ogia
· Lotus-krema
· Txokolatea
· Almendrak




PLATERAREN PRESTAKETA

1.

Lehenengo, moldeko ogiari ertzak moztuko dizkiogu.

2.

Jarraian, arrabola batekin zapaldu fin-fin geratu arte.

3.

Alde batean Lotus-krema banatu. Kantitatea, norberaren gustuaren arabera. Eta azalera osoan ondo banatuta dagoenean, biribilkia egin eta gorde.

4.

Gero, almendrak zatitxotan moztu eta gorde.

5.

Txokolatea txikitu eta mikrouhin-labean urtu –plater batean egitea gomendagarria da–.

6.

Amaitzeko, biribilkia txokolate urtuan ondo busti eta oraindik urtuta dagoela almendra zatitxoak ipini gainetik. Izozkailura eraman, gutxienez ordu erdiz, txokolatea gogor dadin, eta disfrutatzeko prest.