Zero kilometrokoa

Marka: Ama eta biok

Eskuz tindatutako poltsen harira sortu zuten Ama Eta Biok marka, 2020ko udazkenean. Sonia Valderrama eta Karla Goikoetxea. Ama eta alaba. Josteko bi makinarekin eta oihal pilaren artean. Poltsekin sortutako markak bilakaera izan du hiru urtean. Egun, burukoak eta amantalak ere egiten dituzte.

Esploratzaileak

Baina gehien gustatzen zaiena estanpatuak nahastea da: loreak, koadroak, marrak, oihal lisoak… Oihal guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzen dituzte. Egiten duten produktu bakoitzean “esploratzaile” sentitzen dira. Guztiak dira bakarrak eta errepikaezinak.

Hondakin gutxi

Oihala osorik aprobetxatuz ahalik eta hondakin gutxien sortzen ahalegintzen dira. Era berean, sorkuntzak egiteko materiala Donostiako komertzio txikietan erosten dute. Zero kilometroko sorkuntzak dira.

Modu motelean

Ama-alabek aisialdian hartzen dute josteko makina. Hala, modu motelean eta jasangarrian josten dute. Estresetik eta presiotik aldenduta.

Amantalak: Irakasleendako edo etxerako. Estanpatuak konbinatuta.
Poltsak: Neurri askotarikoak, animal print estanpatuarekin.
Gerrikoak: Neurrira egin daitezke.
Burukoak: Estanpatua aukera daiteke.