Zanga arrunta

Iñigo Jimenez Baños

Euskal Herrian migrazioan ikusi dezakegun hegazti eder eta handia da zanga arrunta. 4 kiloko pisua hartu dezakete helduek. Tamaina ertaineko arrainak harrapatzen ditu. Ur gainean planeatzen du, 40 metro arterainoko altueran, eta arraina ikusten duenean hegoak tolestu eta bere burua botaz eraso azkarra egiten du. Argazki hauek Irlandara egindako bidaia baten atera nituen.