Txikitik handira, landatik mundura
Bigarren mailako herritar sentitzen gara maizegi landa eremuan bizi garenok. Abandonatuta. Azkenaldian, behin baino gehiagotan izan dut sentsazio hori. Lehengo batez, etxeko atea kask-kask jo zigun gizon gazte batek: gurera zuntz optikoa ekarriko zuela eta merkatuko preziorik onenean eskuragarri genuela esan zigun.