‘Twinning’ joera

Adin jakin bateko pertsonek, 45 eta 50 urte artekoek, berdin janzteko joera bizi izan dute. Anaia edo arreba bezala janztea, bikiak izan gabe. 70eko eta 80ko hamarkadetan jaiotakoek janzkera berbera erabiltzen zuten. Askotan, arropa berberak, ahizpen eta anaien kasuetan.

AEBetatik

Berdin janzteko joera hark mende erdia bete du, baina, erabat desagertu barik, 2017a ezkero berriro hasi da indarra hartzen, aldaera batzuekin. Twinning joera da. AEBetatik datorren joera da eta haurtzarora begira ipintzen ditu asko eta asko.

Etxeko kide guztiak ere bai

Twinning-arekin bat egiteko hainbat modu daude eta kamiseta berdinak edo osagarriak erabil daitezke. Anai-arrebak berdin janztea da modalitate ohikoena. Oso dibertigarria da modu informalean eta kamiseta osagarriekin janzten direnean. Helduak ere sartzen dira joera horretan; bereziki, ama-alabak edo etxeko kidea guztiak modu berean janzten direnean, arropa-motak, lineak eta koloreak mantenduz.

1. Alkandora zuria eta bakeroak: beti dira apustu segurua bi elementu horiek. Are seguruagoa, Converse erako zapatilekin janzten badira.
2. Negurako: tonu bereko berokia eta txanoa, lepoko lodia eta bota beroak.
3. Familia osoa: jantzi berdinak ez izan arren, komeni da estiloa eta koloreak mantentzea.
4. Larruzko jaka: ukitu rockerragoa emateko, bakeroekin eta botekin jantzi behar dira.