‘Tweed’ txaketak, abangoardiaren ikono

Argalekin, kateekin, beira-aleekin, aire klasikoarekin, cropped-ekin, gerrikoarekin… Norbere estiloa edozein dela ere, tweed txaketa bat dago pertsona guztiendako. Gainera, haren aldakortasunak aukera asko ematen ditu: egunerokotasunean janzteko edo gaueko ekitaldi batera eramateko. Tweed jaka on bat outfit bat baino gehiago konpontzeko gai da.

Arina

1954an, lerro zuzen eta minimalisten aldeko apustua egitea erabaki zuen Coco Chanelek. 71 urte zituen orduan, eta “errealitatera egokitutako” modaren aldeko aldarrikapena egin zuen. Orduan sortu zituen tweed jantzi ospetsuak, Eskoziatik inportatutako materialarekin. Bi piezako jantziak ziren: belaunerainoko gona eta jaka zuzena. Azken hori, artehun bakoa eta arina.

Begizta bakarreko botoiak

Chanelen jakak lau poltsiko eta ertz bat ditu, tonu berekoak izan daitezkeenak edo kontraste bat sortzen dutenak. Chanelen jakaren berritasun nagusietako bat zen C bikoitzarekin sinatutako botoi guztiek begizta bakarra zutela, garai hartako beste jaka batzuek ez bezala; jantziaren funtzionaltasunari buruzko asmo-adierazpen oso bat. Jantzia modernitatearen eta abangoardiaren benetako ikono bihurtu zen.

Bakeroekin: Ondo eramateko, koloreen arteko kontrastea egon dadila, eta oinetan, bailarinak.
Oihal bereko galtzak: Ondo eramateko, tonua apurtzeko, top zuria ipini azpitik.
Lepoko handiarekin: Ondo eramateko, urre koloreko lepokoari gehitu urre koloreko gerrikoa.
Alkandorarekin: Ondo eramateko, jakaren kolorea apurtzeko, marrak dituen alkandora jantzi.