Toki sekretuak

Angel Erro

Sekretu hitzak beste zentzuren bat hartu du? Sare sozialetan agertzen zaizkidan bideo labur askotan ez dakit nongo tabernarik edo jatetxerik edo lorategirik sekretuena gomendatzen didate. Beti susmoa dut dena delako influencer hori bertan dagoen lehen aldia dela.