Pasiotik sortutako piezak
Marka: Haiz bitxiak
Amaia Iñarra dago Haiz markaren atzean. 2017an hasitako proiektua da. Bi urteko etenaldiaren ostean, haren zaletasun handienetako batekin berriro hastea erabaki zuen: bitxiak sortzea, hain zuzen. Arratsalde batean era guztietako materialak erosi zituen, eta handik bi egunera eginak zituen pieza batzuk.
Sare sozialetan
Iñarra bera izan zen haiek janzten lehena, eta, izan zuen arrakasta ikusita, Instagram kontu bat zabaltzea erabaki zuen, piezak erakusteko eta saltzeko. Proiektu horretan bidelagun izan du Maider. Adiskidetasun handia eta bixiak dituzte komunean.
Denda, Tolosan
2021eko azaroan denda fisikoa zabaldu zuten Tolosan. Salmenta-lekua da hura ere. Zilarrezko eta urrezko askotariko bitxiak ditu Iñarrak: lepokoak, belarritakoak, eskumuturrekoak… Dendara joan ezin direnendako, webgunea dauka: Haiz.eus, hain zuzen.