Munduko azkarrena

Iñigo Jimenez

Munduko animaliarik azkarrena da belatz handia. Harrapakinarengana jauzi egiten duenean, 390 kilometro orduko abiadura har dezake. Dieta ornitofagoa du; hau da, hegaztiak bakarrik ehizatu eta jaten ditu. Harkaitzetan egoten diren zulo edo erlaitzak erabiltzen ditu habia egiteko. Euskal Herrian ondo hedatua dagoen hegaztia da.