Ilerako apaingarriak, azken ukitua emateko
Ondo dago kontuan hartzea 2024an ilea mozteko izango diren joerak, koloreak edo metxa motak, baita ilea osasuntsu mantentzeko tratamendu berritzaileenak ere. Baina gure itxuraren beste alderdi bat ere zaindu beharko dugu, estetikoena: apaingarriak, hain zuzen. Norbere orrazkera zertxobait desberdin egingo duena eta outfit-ari ukitu berezia emango diona.
Begizta buruan
Diademak, lokarriak, zapiak eta kopetako zintak joera hutsa izango dira 2024ko udaberrian. Lokarriak perfektuak dira lotsatientzat. Hasteko, txiki bat aukeratu behar da. Ausartenek ile erdi-bilduaren aldeko apustua egin dezakete, begizta buruan ipinita. 60ko hamarkadako inspirazioa, edozein adinetan gaztetzen duena.
Estanpatuak
Aurreko udako denboraldietan agertu den beste joera bat zapiarena da. Hainbat estanpatu ditu, eta ezin hobea da kapela ordezkatzeko. Osagarri hori aliaturik onena izango da estilismo soil bat bikain bihurtzeko. Look soiletarako estanpatu koloretsuak erabil daitezke; eta, alderantziz, zuri-beltza erabili beharko da outfit-ari soiltasuna emateko.