Harrien eta egurraren esentziarekin
Marka: Patricia Herran Jewerly
Duela 10 urte hasi zen Patricia Herran bitxiak egiten, ilusio handiarekin. Sortzailea eta urduria da, eta hori guztia bere diseinuetara eramaten du. Horretarako, itsasoko produktu naturalak, harriak eta egurra erabiltzen ditu, egiten duen pieza bakoitzari esentzia eta harmonia berezia emanez.
Bokazio handiarekin
Pasio gisa hazi zena, ofizio bilakatu du Herranek. Bokazio handiarekin egin ditu bitxiak, bezeroendako sortzen dituen pieza horiei guztiei nortasun aparta emateko. Denak eskuz egiten ditu, itsasoan eta lurrean inspiratuta: belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak eta lepokoak.
Hainbat material
Hainbat material erabiltzen ditugu, hala nola urrea, letoia, zilarra eta altzairua belarritakoetan, eraztunetan, lepokoetan eta eskumuturrekoetan. Era berean, sorkuntza guztiei kolore gehitzen die.



