Gris kolorea bakarrik
Denboraldi berria eta, beraz, moda berria. Udazkena ate joka dago, eta joera berri bat dakar berarekin. Groufit du izena, eta grey (grisa) eta outfit berben bateratzeagatik dator. Hau da, tonu griseko look bat. Hitz hau herrialde anglosaxoietatik dator, eta gogogabetasuna, bizi-interes gutxi edo modaren zentzu gutxi dutenak aipatzeko esamolde herrikoia da.
Osagarri deigarriekin
Moda xume, eroso eta praktikoa da, egunean zehar erabiltzeko look baterako zein gaueko outfit baterako balio duena. Teorian, kolore grisa kolore horretako total look bat egiteko tonu aspergarria dirudi, baina, joera horrek ohiko looketatik desberdina den ukitu bizi hori emango dioten osagarri deigarriekin konbinatzera animatzen du. Moda egileek gris kolorea bultzatu eta erakargarri bihurtu dute.
Minimalismoaren kolorea
Grisa gailentzea luxu isilaren joerarekin lotzen duen adituek, eta, zalantzarik gabe, minimalismoaren funtsezko koloreetako bat dela diote. Barbiecore-aren amaiera ere aipatu dute moda adituek, azken hilabeteetako arrakastaren ondoren gainezka egin eta beste muturrera eraman dute kolorimetria: gris kolorera, alegia.



