Gora eta behera
Bizitza noria bat bezalakoa da. Batzuetan goian gaude eta beste batzuetan behean. Beti igotzeko grinaz egoten gara, han goian daukagun ikuspegi ederraz gozatzeko. Baina ez duguna ikusten zera da, gu puntu gorenean egoteko beste batzuek behean egon behar dutela. Zergatik ezin gara denok maila berean egon?