‘Free style’ kite-surfa

Luis Martinez Aniesa

Ur-kirol zirraragarria da kite-surfa, surfaren trebetasuna eta hegaldiaren adrenalina bateratzen dituena. Surflariek kometa bat erabiltzen dute haizearen indarra aprobetxatzeko eta taula batekin olatuen gainetik irristatzeko. Kirol horrek eboluzionatu egin du: free style, wave riding eta free ride modalitateak sortu dira, bakoitza bere teknika eta erronka multzoarekin.

Erreportaje honen helburua “estilo libreko” teknika da. Kometan zentratzen da taulan baino gehiago, eta horrek kirolariei teknika eta indar handiagoa eskatzen die. Akrobazia eta maniobra ikusgarriak egiteko aukera ematen die; besteak beste, jauziak, birak, loop-ak… airean esekita dauden bitartean.

Estilo honetan erabiltzen diren kometak C motakoak dira, kite-surfaren kometa arruntak baino txikiagoak –hamar metro koadro ingurukoak–, eta linea-luzerak ere laburragoak, 20 eta 25 metro artekoak, abiadura handiagoa eta airean mugimendu arinagoak eta zehatzagoak lortzeko. Arnesak eta zabaltze azkarreko sistemak erabili ohi dira segurtasuna bermatzeko.

Argazki hauek Segurako Guardamar hondartzan ateratakoak dira, Alacanten, eta egun hartan haize bortitzak kirol jardunaldi ona ahalbidetu zien kiterrei, eta hondartzarako egun txarra gainerakoei.