Errituala

Iratxe Etxeandia

Oroitzapen eta helduleku dira bitxi hauek, amarenak. Agara Agirrek bere arimaz eta eskuz urtu eta biziberritu dituenak. Niri hileta-errituala zenaren testigu eta partaide izateko aukera eman zidan, eta hemen duzue begiek sentitutakoaren emaitza. Errautsetatik piztu eta bizi berria duten bitxi hauek besarka dezatela datorrena, izan direnaren eskuak helduta. Azken finean, Agarak dioen moduan, “gugan daramatzagun istorioez eginak gaude”.