Dotoreziarako, naturala hobeto

Orrazkera eta makillajea, clean look perfektua osatzen duten bi elementuak. Aurpegia eta edertasuna nabarmentzen laguntzen duten teknikak erabiltzen dira; orrazkera dotore eta lisoa eta makillaje leun eta naturala. Clean look-aren helburua estilo minimalista, dotorea eta erosoa lortzea da.

Orrazketa, tirante

Orrazkerak osasuntsu eta argitsua izan behar du, baina forma naturalean: motots askea, txirikorda, motots bildua… Forma ez da garrantzitsuena, modua baizik; egiten dena egiten dela, tirante gelditu behar du orrazkerak, ile guztiak batuta.

Naturala

Makillajeak ere erraza izan behar du, elementu gutxi eta leunekoa, azala zaintzen duten produktuekin itxura naturala sortu behar baita. Zenbat eta produktu gutxiago erabili, orduan eta gehiago hurbiltzen da helburura, aurpegi garbiaren itxura izatera.

1. Aurpeia garbi: Ondo eramateko, makillaje barik, ezpainetan distira apur bat eta ilea busti efektuarekin.
2. ‘‘Glass hair’ efektua: Ondo eramateko, ilea garbi eta ondo orraztuta, eta betaurreko beltzekin.
3. Mototsarekin: Ondo eramateko, ilea tirante eta osagarri moduan, belarritako handiak eta lepokoa.
4. Txirikordarekin: Ondo eramateko, ilea garbi eta ondo lotuta, txirikorda baxuarekin.