Dotoreak eta arinak
Marka: Lainer poltsak
Modaz eta jantzigintzaz maiteminduta, Lainer marka sortu zuen duela hiru urte Eva Seminariok. Zaletasun moduan hasi zuena ofizio bihurtu zaio donostiarrari. Dotoreak, arinak, koloretsuak eta tamaina askotarikoak dira Lainer poltsak.
Pertsonalizatuak
Seminariok diseinatu, ekoiztu eta merkaturatzen ditu poltsak. Egiten dituen bildumak esklusiboak dira, kopuruz mugatuak eta bezeroaren beharretara pertsonalizatuak. Egunerokoan erabilgarri izan daitezen sortzen ditu. Edozein egoeratan eta edozein look-ekin erabili ahal izateko.
Sostengarria
Ekoizpen sostengarria egiten ahalegintzen da. Egiten dituen poltsen stocka beti dauka kontrolatuta, oihalak eta lehengaiak alferrik ez galtzeko. Iraupen luzeko poltsak dira; hala, ingurumenari keinu txiki bat egiten dio.
Tailerra Amaran
Donostiako Amaran duen tailerrean eros daitezke Lainer poltsak. Webgunearen eta Instagram kontuaren bidez ere egin daitezke eskaera pertsonalizatuak.


