‘Color block’ joera
Janzki bakarrean edo look baten barruan bi kolore edo gehiago konbinatzean datza Color Block tendentzia. Horren bereizgarri nagusia da, ingelesezko izenak dioen moduan, koloreak blokeka banatzen direla. Askotan, zirkulu kromatikoan elkarren artean aldenduen dauden koloreak konbinatzen dira.
Edozein arropatan
Duela urte batzuk Color block joera jertseetan eta kamisetetan eramaten zen, baina, azken denboraldietan beste janzki batzuetara pasa da kolore eztanda: galtzak, jakak, soinekoak, gonak, alkandorak… Oinetakoetara ere heldu da joera hori. Batera zein bestera, zalantzarik ez dago joera hau pertsona oso ausartendako dela.
Osagarriak eta azazkalak
Jantzietara ez ezik, azazkal zein osagarrietara heldu da. Forma askotariko kolore biziko poltsak daude nonahi. Azazkalen kasuan, jantzita daramagun kolorearekin konbinatzen duten tonuak erabil daitezke, eta azazkalak kolore ezberdinekin margotu.