Bitxi minimalistak eta geometrikoak

Marka: Maiur bitxiak

Maitane Urdanpilletak artisau izateko nahia sentitu du txikitatik. Ilusio horretatik abiatuta, eta zilarrezko bitxiekiko maitasunak bultzatuta, duela urte batzuk Bartzelonara joan zen ikastera. Haren eskuen eta sormenaren aldeko hautua egin zuen. Ostean sortu zuen Maiur marka.

Material birziklatua

Haren printzipioetan oinarrituta, elkartean aritu eta munduari beraren hondar-alea eskaini nahi ziola argi eta garbi zuen. Maiur proiektu iraunkorra izango zela erabaki zuen, eta erabiltzen duen guztia birziklatua da. Bai zilarra eta baita bitxiak batzeko erabiltzen dituen paperak eta kaxak.

Errutinarik gabe

Bitxiak oso minimalistak dira. Urdanpilletaren produktuen lana bitxiak berak inspiratzen duenaren araberakoa da. Pieza bakoitzak bere bakarkako lana du, errutina finkorik jarraitu gabe. Hala ere, haien forma geometrikoak bilduma guztien parte dira.