Bidelagun onenak
Beti gustatu izan zaizkit animaliak, eta, are gehiago, naturan libre ikusten ditudanean. Ez dute nahitaez animalia arraro edo exotikoak izan behar; asko gozatzen dut bidean zaldi adiskidetsu bat edo paisaiari begira egoten den hegazti txiki bat aurkitzerakoan. Oso garrantzitsua da animaliak, etxekoak zein basatiak, errespetatzea, haien habitata ez oztopatzea, ingurunea eta beren burua errespetatuz. Gero eta turismo aktibo intrusibo gehiago dago. Gizakiok mendian zaborra utziz, zarata eginez, ukituz edo lekuz mugituz objektuak balira bezala oztopatzen ditugu. Animaliak naturaren parte dira, eta, beraz, kontzientziatu egin beharko genuke era berean errespetatzeko.