Aerosorgailuak eta saiak

Ana Galarraga

Inor gutxik jartzen du zalantzan energia berriztagarriak instalatzea ezinbestekoa dela, baldin eta erregai fosilak erabiltzeari utzi behar badiogu. Eta, argi dago, baita ere, kontua ez dela batzuk besteekin ordezkatzea, eta kito. Badira aintzat hartu beharreko beste hainbat alderdi energia krisia konpontzeko bidean.