Zuria eta beltza konbinatuta, oinetan
Michael Jacksonek bere emanaldietan galtzetin zuriak eramaten hasi zenean sortu zuen polemika gogoratuko dute adin jakin bat dutenek. Beti bistan. Marka pertsonal bat bezala. Diskoteketan galtzetin zuriekin ere ezin zen sartu. Debekatutako tendentzia izan zen urte askoan.
Eskola-estiloa
Baina joerak aldatzeko daude, eta 2021ean street style joeran presentzia handia hartu zuen galtzetin zuriak. Mokasinen eta galtzetin zurien arteko konbinazioa gailendu zen. Alegia, denbora-tartean ibiltzeko aukerakoak. Kontrario asko izan zituen, baina baita babesa ere. Modeloek eta influencer-ek egin zuten galtzetin zurien aldeko hautua, eta eskola-estiloa bogan jarri zen.
Elementu bereizgarria
Zuri-beltz binomioa inoiz hutsik egiten ez duen aukera da, bai jantzietan, bai osagarriak konbinatuz, eta baita galtzerdi beltzak eta galtzetin zuriak konbinatuz ere. Look serioetan, egunerokotasunean edo kirol ukituko outfit-ean bi elementu horien konbinazioa izan daiteke look-ari estilo- eztanda ematen dion elementua.