Ziraun taldea

Gernikako Ziraun taldeak lehen kantua aurkeztu du, Bizitza baten zirriborroa. 2022an sortutako taldeak lehen EPa kaleratuko du aurten.

Nortzuek osatzen duzue Ziraun?
Pello Arriola (bateria), Mikel Conde (baxua), Asier Morales (gitarra), Ibon Bilbao (gitarra) eta Nerea Rute (ahotsa) gara Ziraun.

Nola sortu zenuten taldea?
Lehengo taldeko kide gehienak Nerearekin elkartu ginen 2022ko uda bukaeran, beste proiektu bat hasteko asmoz. Nerea musika akademiako konboetan ezagutu eta fitxatu egin genuen. Aurrerago harekin berbetan musika taldeen gaia irten zen eta probatzea erabaki genuen. Gaur egun arte…

Zein musika mota jorratzen duzue?
Rock musikaren bide ezberdinak jorratzen ditugu. Rock iluna eta melodia itsaskorrak elkartzen ditugu.


2023ra begira zein proiektu duzue esku artean?
EP bat atera gura dugu udaberri bukaera alderako, eta, jarraian, kontzertuak eskaintzen hasiko gara. Hori da asmoa!


Zeintzuk dira zuen erreferenteak?
Red Hot Chili Peppers, Foo Fighters, Nothing But Thieves… Asko ditugu!


Kontzerturik baduzue datozen hilabeteetan?
Oraingoz, datak lotzen gabiltza; baditugu pare bat konfirmatuta, eta adi egon beharko duzu gure sare sozialei.