Zetazko zapiak: osagarri ikonikoa

Indian jaioa, zetazko zapia ilea aurpegitik urrun mantentzeko modu praktiko gisa erabiltzen zen, tenperatura altuen ondorioz. Orain, ordea, osagarri hori, berezko eskubidez, estilo-ikono bihurtu da. Zetazko zapia ezinbesteko elementu izan zen Jacqueline Kennedy Onassisentzat, eta Audrey Hepburn eta Grace Kelly aktoreek glamurra eman zioten.

Konbinazio mordoa

Zapiak nola, noiz edo non janzten diren alde batera utzita, beti ematen diote joera eta dotorezia berezia eguneroko janzkerari. Zapiak duen kolorearen, estanpatuaren eta tamainaren arabera, konbinatzeko aukerak infinituraino biderkatzen dira.

Udazkenean, tendentzia

Txikiak eta lepoan, handiak eta koloretakoak, lepoari itzuli bat baino gehiago ematekoak, eskumuturrean eta poltsan eramatekoak eta buruan ipintzekoak. Kokotsaren azpian lotu daiteke, erraz eta azkar, edo buruaren atzean, inguruan biribilduta eta estilo sofistikatuagoan. Batera zein bestera, tendentzia izango dira udazkenean.