Zentzu Okerra taldearen ‘Lotzen gaituen soka’ diskoa

Bi urtez kontzertuak jotzen ibili eta gero, aurreneko lana argitaratu du Zentzu Okerra taldeak: Lotzen gaituen soka. Dagoeneko diskoaren aurkezpen-kontzertuak lotzen dihardute.
lehenengo abestiak.
2023an sortu zenuten taldea; lehen diskoa argitaratzeko gogotsu zeundeten?
Hasieran, beste talde batzuen abestien bertsioetan oinarritu ginen. Ez geunden ohituta batera jotzera, eta diskoa argitaratu aurretik horretara ohitzea ezinbestekoa zen. Hala ere, etorkizunera begira beti izan dugu diskoa argitaratzeko gogoa.
Zerekin egingo du topo entzuleak? Zer motatako lana da?
Ez zaigu gustatzen gure lanari etiketak jartzea, baina punk-oi! estiloaren bueltan dagoela esango genuke.
Nolakoa izan da sortze-prozesua?
Lehen diskoa izanda, hainbat oztopo izan ditugu bidean. Nork bere alea jarri nahi izan dio proiektuari, eta kaotiko samarra izan da. Bestalde, amaiera aldera, ohitu ahalaz bat, lokalean elkartu eta guztion ideiak batuta azkar sortu genituen kantak.
Zeri abesten diozue kantuetan?
Lotzen gaituen soka da diskoaren izenburua; izan ere, denok gaude lotuta ideia beretara, gizarteko hainbat alderdi direla eta.
Aurkezpen-kontzertuak egingo dituzue?
Bai, hori da asmoa. Kontzertuak lotzeko saiakera egiten ari gara, baina bakarra dugu guztiz lotuta: uztailaren 25ean izango da, Oñatiko Santamañako jaietan.