Zapiak, lepoan bakarrik ez

Zapiak funtsezkoak izan dira uda honetako outfit-etan. Joerak jarraitzen dituzten emakume gehienek buruan eramaten dute zapia edo bandana delakoa. Sare sozialetan makina bat adibide daude. Baina bukatzear dagoen uda honetan zapiek beste leku batzuetara egin dute salto. Bereziki indarra hartu du zapia gerrian eramatea, triangelu eran lotuta.

Askotariko oihalak

Zapia edozein oihaletakoa izan daiteke. Baina, ukitu berezia lortu nahi izanez gero, zetazko zapiak erabiltzea da onena. Moda adituek diote zetazko zapia nahikoa osagarri dela outfit bati ukitu pertsonala emateko. Horri gehitu behar zaio zapia hainbat lekutan lotu daitekeela: gerrian, lepoan, eskumuturrean, orkatilan…

Nahi bezala

Era berean, nahi beste look-etan erabil daiteke zapia: hondartzara joateko crochet erako soineko batekin, lihozko galtzen gainetik edo oinarrizko kamiseta zuriarekin. Batera zein bestera, burutik gorputzeko beste atal batzuetara salto egin du zapiak. Udazkenean eta neguan ere joera izango da.