Zapatilak soinean, joeren parean

Moda adituen obsesio bihurtu dira zapatilak, eta ezinbesteko gure armairuetan. Horrela jarraituko du 2025eko udaberrian eta udan ere. Gimnasioetatik aldendu eta egunerokotasunaren parte bihurtu dira.

Finak eta lauak

Silueta fin eta lauko zapatilak aurre hartuko die orain arte buruan egon diren chunky-ei. Ebaki baxua eta  zola laua edukitzeak udaberriko egun epeletarako egokiago bihurtzen ditu, baita arinago ere.

Zilarreztatuak

Zapatila zilarreztatuak gure erosotasun-eremutik ateratzeko modu bat dira, tonu neutroetatik urrundu  gabe. Edozein estilismori distira emango dion horma futurista, zerekin konbinatzen dugun kontuan hartu  gabe.