Zaldien begiradak

Animaliekin nagoenean beti galdetzen diot neure buruari ea zer transmititzen duten haien begiradek. Zaldien begiradek uste duguna baino gehiago transmititzen dute. Beste zaldi batzuekin komunikatzeko, begirada erabiltzen dute zaldiek. Gizakiekin gauza bera egiten dute. Begirada bakarrean triste edo pozik gauden edo ez jakin dezakete.
Zaldi baten begiradak emozioak adierazten ditu, nortasuna, eta erakartzeko gaitasuna du. Zaldiaren barrenera heltzeko bidea da haren begirada.








