Xanu: Zarena zara
Joana Plasencia da proiektu honen atzean dagoen sortzailea, eta jantzi bakoitzak bere istorioa kontatzen duen elkargunea da Xanu, lagunen eta bezeroen topagunea.
“ZARENA ZARA”
Bi urte pasa dira proiektuak argia ikusi zuenetik. Plasencia sortzaileak bizitzan duen leloari ikusgarritasuna emanez sortu zituen lehen jertse, kamiseta eta poltsak; horiek guztiak material jasangarriarekin eginda daude. Osagarrietatik hasi, eta era guztietako arropak aurkituko dituzu Lazkao erdigunean dagoen Xanu dendan.

Erosoak, egunero erabiltzeko.

Udazken eta neguko koloreak oinarri.

Edozein look-ekin konbinatzeko modukoak.

Askotariko jantziak
Osagarriak, kamisetak, prakak eta oinetakoak, besteak beste.