Wild Sed: Hazi basatiak
Maria Cruickshank da Wild Sed proiektuaren atzean dagoen sortzailea. Natura zuregana hurbiltzea du helburu eta produktu guztiak organikoak dira. Bitxiak, apaingarriak, koadroak, eraztunak, pinak eta bestelakoak sortzen ditu. Azoketan eskuratu daitezke horiek.
Naturatik eta naturan sortuak
Itsasoko egurrekin, beirekin, harriekin, landareekin eta ehun berrerabiliekin sortzen ditu produktu guztiak. Wild Sed ez da produktu bat bakarrik; proiektu handi bat da. Naturarekin konektatu nahi ditu herritarrak, gaur egun dugun deskonexioa ikusita.
Emakumeari balioa ematea helburu
Gizarte honetan emakumeek duten sortzeko gaitasuna eta boterea aldarrikatu nahi du Vulva Artekin. Lanketa feminista dago horren atzean, eta emakumeen sexualitatea eta organo sexualak erakusten du eta haiei balioa ematen die sortutako bitxiekin eta bestelakoekin.

Apaingarriak
Naturatik jasotako materialarekin egindako etxerako osagarriak.

Egurrarekin egindako loreontziak.

Arrosekin egindako belarritakoak.

Emakumeen organo sexualean oinarritutako koadroak.