‘Wet look’ efektua
Wet look efektua udako egunekin lotzen da, normalean, hondartzan egindako jardunaldi baten ondoren ile bustiko look-a gogorarazten baitu. Hala ere, urteko edozein sasoitan orrazkera hori janztearen aldeko apustua egiten dute geroz eta influencer gehiagok. Bereziki, edozein estilismori freskotasuna eta dotorezia ematen diolako.
Marrarekin edo gabe
Ezinbestekoa da ilea erabat lehorra egotea –bai berez, bai ile-lehorgailu batekin–. Berdin dio garbitu berria izan edo ez, baldintza bakarra da ondo eskuilatuta egotea eta marra ondoan markatuta edo marrarik gabe, gero adatsa atzerantz botako baita. Ondoren, gel finkatzailea aplikatzen da, ilea atzerantz mantentzeko, mugitu gabe eta distira ematen hasteko. Hatzekin ilea atzerantz eskuilatu behar da, trinkotu ez dadin.
Laka aplikatu
Bukatzeko, bolumen pixka bat eman behar zaio, laka aplikatuz. Ilearen barrualdea, gelik ez duena, apur bat kardatu. Ile bustiaren efektua dotore egin ahal izateko aproposena da ilea erabat leuna eramatea, askoz errazagoa izango baita efektu bustia finkatzea.