Viva Magenta kolorea: sofistikatua eta alaia

Fuksia, gorria eta morea uztartzen dituen kolorea da Viva Magenta; 2023. urteko kolorea, Pantoneren arabera. Edozein jantzi erromantikoago eta dotoreago bihurtzeko gaitasuna du; are gehiago, berehalako aurpegi on efektua dauka.

Gorri ausarta

Urte amaieretan egiten duen bezala, Pantone Institutek 2023an tendentzia izango den kolorea kaleratu du. Very Peri lila ordezkatu duen tonua da eta datozen hilabeteetan gehien ikusiko dugun kolorea da, eta modako aldizkarietan gehien irakurriko duguna. Baina nolakoa da Viva Magenta kolorea?

Pantone Instituteko adituen arabera, kolore baikorra da, ez oso konbentzionala eta oso ondo definitzen du azken urteotako bizipen latzen ondoren bizi dugun egoera. Gorri ausarta dela diote, mugarik gabeko autoadierazpena sustatzen duena. Gorrimina da, ez hotza, ez beroa, adin guztiei mesede egiten diena eta egoera ia guztietara egokitu daitekeena.

Viva Magenta granatea da, baina arrosagoa. Gorriaren indar bera du, baina, aldi berean, arrosaren ukitu gozoarekin. Eta hori guztia, hain dotorea den ardo eta more kolorearen distirarekin.

Nola konbinatu?

Viva Magenta kolore indartsua da, ez da oharkabean pasatzen eta edozein look-etan protagonismo handia duena, nahiz eta dosi txikietan agertu. Konbinatzerakoan, kontuan izan behar da outfit-aren kolore nagusia izango dela. Hortaz, bikain geratzen da beltzarekin eta zuriarekin, oinarrizko tonuekin; edo biekin batera. Paleta kromatiko guztiarekin ondoen konbinatzen duten koloreak dira. Baina, horrez gain, badira beste aukera batzuk ere, beheko argazkietan ikusten denez.

Kolore basikoekin: Zuriarekin eta beltzarekin beti asmatzen da.
Argazkia: gorunway.com
Metalizatuekin: Berehalako efektu gaztetzailea lortzen da.
Argazkia: terra.cpm
Fuksiarekin: Look oso indartsua lortzen da.
Argazkia: terra.cpm
Total look-a: Soinekoetan eta traje osagarridunetan.
Argazkia: terra.cpm