Venezia

Ospearen eta amildegiaren ertzean. Mila urte daramatza munduko erregina izaten, eta oraindik bizirik dirau. Hala ere, zaurituta dago. Batzuen ustez, hilzorian dago; hamarkadak daramatza horrela, baina oraindik inork ezin izan du akabatu. 60.000 biztanle dituen hiri batek urtean 30 milioi turista baino gehiago jasotzen dituenean, normala da alarma guztiak jotzea. Jatetxeek, hotelek, Txinan egindako souvenir-dendek eta gurutzaontzientzako portuek gora egin duten heinean, tokiko komertzioa hil egin da. Baina Venezia bakarra eta errepikaezina da. Venezia ametsa da.
