Varanasiko ‘ghats’-ak

Ganges ibairaino jaisten diren harrizko eskailerak dira Varanasiko gahts-ak. Urtaro hezetik sikura, ibaiaren tamainaren aldea 8-12 metro ingurukoa izaten da. Horrela, 20 metro inguru dituzten eskailera horien bitartez jaisten dira herritarrak beren ibai sakratura.
Eskaileren funtzio nagusia erlijioa edota espiritualtasuna da. Ganga jainkoari eskariak egiten dizkiote, hildakoen errautsak jaurtitzen dituzte, espiritua garbitzeko bainuak egiten dituzte… Izan ere, hinduen arabera, berpizte zikloa ibaian bertan hasi eta bukatzen da.








