Urte txarra hortentsientzat
Donostiako Kontxako pasealekuko mendebaldeko aldean errepidea banandu egiten da. Bata gorantz doa eta bestea, aurrerantz. Bien artean, normalean, hortentsiaz beteta dagoen
lorategitxoa dago. Udaberrian loratu eta udazkenera arte irauten dute asiar eta amerikar jatorria duten lore horiek. Hala ere, 2022a urte kaskarra izan zen hortentsientzat, eta ordutik hona ezin izan dute bertan ondo loratzen jarraitu.