Urrea, inbertsiorik seguruena

Urrezko aro berria bizi du gaur egun modaren munduak. Kontsumitzaileek berriro eman diote balioa urreari, eta inbertsiorik seguruena izaten jarraitzen duela argi dute.

Ekonomiaren ziurgabetasuna nagusi den honetan, joera honek indartsu datorren urrearen tendentzia hauspotzen du, zalantzarik gabe. Hala, erosle askok jada urrea begiz jota dute. Berriro jarri dira modan eskumuturrekoak, eraztun handiak eta medailatxoa daramaten lepoko nabarmenak.

Estilo maximalista

Osagarri horiek gai dira gure outfit-a %100 eraldatzeko. Diseinu deigarriak eta bakarrak dira; gainera, geroz eta erosoago sentitzen hasiak dira horiek janzten modazaleak. Nortasunez beteriko estilo maximalista hemen da jada. Gainera, urrezko pieza hauen helburua belaunaldiz belaunaldi igarotzea ere badela diote bitxigile adituek.

XXL eskumuturrekoak: Mahuka laburra edo frantsesa eramatea gomendatzen da, eskumuturrekoa ikus dadin. Argazkia: Loewe.
Eraztunak: Manikura eder batekin gehiago nabarmenduko da. Argazkia: Missoma.
Medailatxoak: Kate sendoa daraman medaila handi bat tonu argiekin jantzi daiteke. Argazkia: Tousbal.
Kateak: Lepokoak paparra bistaratzen duten kamisetarekin jantzi. Argazkia: Missomaas