Urrea eta zilarra elkarrekin
Bitxigintzan, tradizionalki, beti esan izan da urreak eta zilarrak bereizita joan behar zutela look bakoitzean. Hau da, urrezko belarritakoak ezin ziren zilarrezko eskumuturreko edo lepokoekin konbinatu. Baina modan, askotan, arauak hausteko daude. Egun, urrezko eta zilarrezko bitxiak konbinatzea modan dago, eta, gainera, ikusgarri geratzen da.
Antzinako Egiptotik
Are gehiago, joera izateaz gain, antzinako Egipton jada hitz egiten zen nahasketa haiei buruz. Izan ere, urrearekin Eguzkiaren babesa eskatzen zela uste zen, eta zilarrarekin, berriz, Ilargiarena. Beraz, pertsona batek bi metal preziatuak zeramatzanean, Jainkoen babes osoa lortzen zuela uste zen.
Zerekin konbinatu urrea
Badago gezurra den beste uste bat. Alegia, urrearekin kontaktuan dagoen zilarra hondatu egiten dela dioen ustea. Mito hutsa, besterik barik. Are gehiago, urrea zilarrarekin hondatuko balitz, ezingo lirateke bi koloreko bitxiak existitu. Kobrearekin, nikelarekin, burdinarekin, zinkarekin, eztainuarekin, manganesoarekin, kadmioarekin eta titanioarekin konbina daiteke urrea.