Umeentzako kapsula armairua

Petoak eta arropa bakeroak funtsezkoak dira udazken honetan umeentzako kapsula-armairua eraikitzeko. Jantzi erresistenteak eta erabilgarriak, azken joerekin bat datozenak. Petoak eta prakak, leggin-ak, 90eko hamarkadako siluetak eta grunge estilokoak barne. Izan pieza bat edo beste bat, erosotasunak eta moldakortasunak izan behar dute ezaugarri nagusi.

Konbinatzeko errazak

Aukeratu konbinatzen erraza den arropa. Arropa guztiek ez dute beltzak, zuriak edo grisak izan behar, haur batek kolore alaiekin ere jantzi behar baitu. Kontrastea bilatu behar dela diote adituek: goiko zati asko kolore bizikoak edukiz gero, beheko zatiak kolore neutroagokoak izatea gomendatzen dute; eta alderantziz, kolore eta estanpatu askoko janzkiak duenari, oinarrizko kamisetak edo jertseak erostea.

Oinarrizkoak

Oinarrizko jantziez gain, hala nola mahuka motzeko eta mahuka luzeko kamiseta leunak, kolore neutroko txandal-galtzak, gonak eta galtza bakeroak edo puntuzko jertseak dira armairuan eduki beharreko oinarrizko janzkiak. Dena den, komeni da horiekin guztiekin konbinatzen duten eta joeran dauden pare bat pieza edukitzea. Hala, etxeko txikienak dotore joango dira, diru asko xahutu barik.

Jaka bakeroa: mutilendako zein neskendako, kamiseta, zapatila eta galtzerdi zuriarekin eta galtza bakeroekin.
Marinel-jertsea: cargo estiloko galtza berdeekin.
Petoa: mahuka motzeko kamiseta zuriarekin.
Soineko bakeroa: azpitik, lepo luzeko jertsearekin.