Uhabia: Buztinezko belarritakoak

Irati Betolaza da Uhabiaren sortzailea. Sormenarekiko duen zaletasunetik jaio zen proiektua, eta, gaur egun, bere pasio eta eguneroko ilusioaren parte bihurtu da. Betidanik gustatu izan zaio eskulanak egitea eta eskuekin gauza berriak sortzea. Askotariko material eta teknikak probatu izan ditu urteetan zehar, baina, duela bi urte, buztin polimerikoa ezagutu zuenean, berehala maitemindu zen hark sortzeko ematen dituen aukerekin. Hasieran, inguruko lagunentzako eta familientzako piezak egiten hasi zen. Diseinu txikiak sortzen zituen, koloreekin eta formekin esperimentatuz, eta izandako erantzun positiboak aurrera jarraitzeko bultzada eman zion. Denborarekin, bere sorkuntza lana jende gehiagorengana iristeko gogoa piztu zitzaion, eta, horregatik, belarritakoak Instagramen erakusten hasi zen, eta baita auzoetako merkatu txikietan parte hartzen ere.

Mimoz egindako lana

Uhabia belarritakoetako osagarri bakoitza eskuz egiten da, hasieratik amaierara arte. Diseinua pentsatzea, koloreak aukeratzea, buztina moldatzea, labean erretzea eta azken ukituak ematea prozesu zaindu baten parte dira. Horregatik, Betolazak sortutako pieza bakoitza berezia eta bakarra da; ez daude bi guztiz berdinak direnak.

Osagarri bereziak

Bere helburua ez da soilik belarritako politak egitea, baizik eta pertsona bakoitzak bere estiloa eta nortasuna adierazi ahal izateko osagarri bereziak sortzea. Horregatik, xehetasun txikienei ere arreta handia eskaintzen die, kalitatea eta originaltasuna uztartuz.