Ugandako errinozero zuriak

Eneritz Larrea

1983an Ugandan bizi izandako gerra zibilaren ondorioz, errinozero guztiak desagertu egin ziren. Hori dela eta, 1996an, gerra zibila amaitu eta hamar urtera, errinozeroa berriro ere naturan sartzeko proiektua bultzatu zuten, eta 2005ean aurrenekoak iritsi ziren Ziwako Santutegira. Egun, 30 inguru bizi dira han, eta, poliki-poliki, Ugandako parke nazionaletan sartzen joango dira, berriro ere euren habitatean bizi daitezen.