Udazkeneko koloreak

Udako eta neguko moda-bildumen arteko ezberdintasun nagusiena koloreetan egoten da. Badira kolore batzuk tendentzia direla beti. Beste batzuk, segituan zahartzen dira. 2023ko udazken-neguan lau izango dira kolore indartsuenak: marroia, horia, gorria eta grisa. Horia edo mostaza eta gorria ere joera izan dira udan, baina neguari begira kolorearen intentsitatea jaitsi egin da. Tonu leunagoak izango dira.

Osagarrietan

Grisa eta marroia dira gorria eta horia baino kolore klasikoagoak. Horregatik, azken biak ausartagoak direnek erabiltzen dituzte. Gorri eta hori koloreko janzkiak erabili gura ez dutenek, osagarrietan sartu ahal dituzte tonu horiek.

Soineko grisa: Ondo eramateko, neutraltasun puntua emateko, beltz koloreko osagarriak erabili.
Jaka gorria: Ondo eramateko, kamiseta zuriarekin eta galtza beltzekin, outfit-aren izarra izango da.
Beroki horia: Ondo eramateko, bakeroekin, eta kolore gehiago emateko, bisera berdearekin.
Txaketa marroia: Ondo eramateko, galtza beltzekin eta galtzerdi zuriekin. Seriotasun ukitua emateko jantzi gorbatarekin.