Udazkeneko eta neguko kolore nagusiak

Udazkenean sartuta, 2024-2025eko udazkeneko eta neguko joerek erabat bereganatu dute modazaleen eta adituen arreta. Kontraste garaia da: esmokinaren kode maskulinoek eta boho-aren itzulerak planteatzen duen leuntasunak bat egiten dute oraingoan. Kode horien artean hainbat aukera daude; besteak beste, dena inbaditu duen ehundura iletsuen joera eta  animal print-aren munduan lehoinabar estanpatuaren sendotzea.

Lau kolore

Oihalak eta estanpatuak alde batera utzita, modako denboraldi guztietan paleta kromatikoak markatzen du joera. Datozen hilabeteetan kolore nagusiak burgundy edo granatea, arrosa leuna, oliba-berdea eta klein urdina izango dira.

Osagarriak

Granatea, klein urdina eta oliba-berdea kolore biziak direnez, ausartak ez direnendako osagarriak izango dira aliatu onenak. Hala, kolore horiek erabili ditzakete poltsetan, oinetakoetan, bitxietan, kapeletan… Osagarri txikienak ere ukitu berezia emango dio edozein outfit-i.

Oliba-berdea: oinetako eta poltsa beltzekin.
Granatea: alkandora zuriarekin eta gorbata granatearekin.
Arrosa leuna: kamiseta, poltsa eta sandalia beltzekin.
Klein urdina: tonu bereko marrazkia duen kamisetarekin eta jaka bakeroarekin.