Udazkeneko eta neguko kolore izarra

Udazkeneko koloreen artean marroia, urdin-gorria, borgoina eta bioleta izaten dira protagonista nagusi. Azken kolore horri dagokionez, denboraldi honetan ez dugu edozein bioleta ikusiko; bakarra ikusiko dugu: more-amatista. Espiritualtasuna, babesa eta lasaitasun mentala sinbolizatzen dituen kolorea.

Moda-desfileetan izar

Tonu beroen eta hotzen arteko konbinazio perfektuarekin, mundu guztiari ondo geratzen zaion koloreetako bat da; izan ere, tonuaren aldaerarekin eta intentsitatearekin esperimentatu dezakegu gure larruazal eta ile kolorea hobeto egokitzen den more-amatista aukeratzeko. 

‘Look’-etan nola?Egunez zein gauez erabiltzeko tonu aproposa da. Gauerako, soineko luze baten aldeko apustua egiten dute aholkulariek, distira pixka bat duen ehun batekin egindakoa. Egunez erabiltzeko, berriz, beltzarekin eta lilarekin batera eramatea gomendatzen dute; dela puntuzko jertse batekin edo bomber estiloko jaka batekin.