Uda osteko azaleko tratamenduak

Uda pasatutakoan azalaren zaintzak arreta berezia behar du. Izerdiak, kosmetikoen gehiegizko erabilerak eta eguzki esposizioak poruak zabaldu eta azala kargatu egiten dute. Larruazala ez da berez osatzen, eta lasaitzeko, biziberritzeko eta oreka berreskuratzeko momentua da hau. 

Garbiketa sakona eta hidratazioa

Esfoliazioa da eman beharreko lehen pausoa; zelula hilak kenduta,  ondoren aplikatzen diren aktibo hidratatzaileak hobeto barneratzen dira. Bestalde, aloe verak, azido hialuronikoak, ilen kultibatuak eta halako osagaiek eragin nabaria izaten dute azal berritua eta ondo hidratatua lortzeko. 

Azal motaren garrantzia

Ez da berdina azal koipetsua edo lehorra eduki; norbanakoaren azalerako aproposak diren produktuak erabili behar dira, kalterik ez egiteko. Etxean egin behar den azalaren zainketa estetika zentroan egiten dena bezain garrantzitsua da. Emaitza onak lortzeko gakoa konstantzia da.