Txoriak txori

Irantzu Elortza

Joxean Artzek idatzi eta Mikel Laboak kantatu zuen bezala, hegoak ebaki banizkio nirea izango zen, baina horrela ez zen gehiago txoriak izango… Txorien antzera, hegan libre egiterik bazenu, nora joango zinateke? Zein itsasargiri jarraituko zenioke? Nahi dugun norabidea hartzeko, beharrezkoak al dira hegoak? Itsasargi bat ez ote duzu aski?