Txondorra teknologia berrien garaian

Irantzu Elortza

Antzinako ohiturak berritu guran, Oñatiko talde batek txondor bat hutsetik moldatzea erabaki du. Auzolanean eta umore onez, lan eta lan aritu dira, azkenean ekimena burutu arte. Gezurra badirudi ere, miresgarria da teknologia aurreratuez jositako sasoi honetan pertsona batzuek tradizio zaharrak ezagutarazteko grinari eustea. Adibide honek erakusten digu elkarlanaren ekarpenarekin gauza eta asmo batzuk lor daitezkeela.