Txillida Leku

Opor garaian, kanpora joaten gara, urrutira joan ohi gara. Baina hurbilekoa zenbaterainoko ezagutzen dugu? Hemen proposatzen dizuet egun-pasa eder bat: Txillida Leku.
Denbora luzez bertara joateko asmoz, azkenean aurten heldu gara museora. Eguraldi bikainarekin, baserri, zelai, zuhaitz eta eskultura artean pasa dugu eguna. Leku ederra da kulturaz eta naturaz familian disfrutatzeko.







