Txalopintxalo: Erosoa, bertakoa eta praktikoa

Leire dago Txalopintxalo markaren atzean. Arrasaten duten dendan diseinatzen dituzte produktuak eta Donostiako Hazlan joste-lantegian josi; haurrentzako eta irakasleentzako amantalak. Hau da, bertako produktuak sortzen ditu Txalopintxalok, eta garrantzi handia ematen diote horri. Zortzi urteko ibilbidea du markak, hazten ari da, baina “ilusioa eta inozentzia” mantentzen ditu oraindik ere.

Amantalak
Kalitatezko amantalak egiten dituzte. Hasieran, haurrentzako egiten zituzten. Baina, eskaerak zirela eta, helduentzako produktuak sortzen hasi ziren. Haien
eskaerei erantzunez sortzen dituzte diseinuak; izan ere, helduon beharrak ez dira haurrenak bezalakoak, eta amantal praktikoak egitea dute helburu; zabalak,
erosoak eta poltsiko handidunak.


Gizarteratze erantzukizunari erantzun
Hazlan joste lantegiarekin elkarlanean aritzen dira Txalopintxalon. Urte asko daramatzate gizarteratzeko edo lana lortzeko zailtasun bereziak dituztenei laguntzen eta aukerak zabaltzen. Hortaz, harro esan dezakete beren amantala guztiak Hazlan lantegian eskuz eta banan-banan josiak daudela.